BAZKIDEEN ALTAK IXTEA ETA ITXARON ZERRENDAK

Ohiko galderak

Zergatik itxi da alten fasea 37.854 altarekin?

Hasiera batean, aurreikuspen estrategiko bat egin ondoren, 37.500eko zifra ezarri zen altak emateko muga gisa, Jokin Aperribay presidenteak 2021eko abenduko Akziodunen Batzar Nagusian aurreratu zuen bezala. Hala ere, bazkide gisa alta emateko zaleen etengabeko eskaera ikusita, kalkulua berregokitu egin zen, muga 37.800 ingurura arte handitu ahal izateko.

Zertarako erabiliko da erabilgarri dagoen gainerako edukiera?

Klubak eskaera eta betebehar ugariri erantzun behar izaten die. Batetik, hainbat arrazoirengatik bazkide izan nahi eta ezin duten pertsonei sarrera kupo bat eskaini behar die, LaLigak beti gomendatzen duen bezala.

Bestetik, zale bisitarientzat edukiera kupo bat aurreikusi behar da, eta hori nahitaezko baldintza da lehiaketa kontinentaletan. Lehia horietan, edukieraren %5 gorde behar da zale bisitarientzat.

Era berean, edukiera kupo bat gorde behar da lehiaketaren antolatzaileak (UEFA) dituen babesletza konpromisoetarako. Beste irudi batzuek ere (RS Fanek, adibidez) eskubidea dute partida jakin batzuetara sartzeko.

Bazkide izateko itxaron zerrendan sartu nahi dut. Zer egin behar dut?

Bi aukera dituzu:

- RS Fan bazara, bazkide sailarekin harremanetan jar zaitez.

- RS Fan bazara, itxaron zerrendan izena ematea, galdetegi honen bidez.

Hemen daukazu informazio guztirako lotura.

Nola kudeatuko da lehentasun ordena?

Bi kolektibok izango dute lehentasuna. RS Fanek eta bazkide txiki batekin datozen bazkideek. Bazkide txikiak ‘Bat, bi, hiru, lau, bost, sei... eserlekurik gabe’ txartela izango du. Lehentasunaren banaketa modu ekitatiboan kudeatuko da bi kolektiboen artean. Hurrenkeran hirugarren kolektiboa RS Fan txartelik ez duten pertsonak izango dira.

Itxaron zerrendan lehentasuna izateaz gain, zer onura ditu RS Fanak?

Abantailak asko eta era guztietakoak dira. Izan ere, lehentasuna kontuan hartu gabe, etekinek kuotaren zenbatekoa gainditzen dutela uste da. Welcome pack eta Realaren txartela, Reale Arenarako sarrerak, Zubietako partidetarako sarrera librea, baita emakumezkoen partidetara ere, deskontuak denda ofizialetan eta Keler Espazioan... Hemen duzu informazio gehiago.

Behin RS Fan eginda, noiz bihurtu ahal izango naiz bazkide?

Bazkide batek bazkidetza berritzen ez badu eta horrenbestez eserleku libreak geratzen badira, itxaron zerrendakoekin jarriko gara harremanetan, dagokion hurrenkerari jarraituta.

Bazkide egin nahi dugun hiru pertsona gara, eta elkarrekin joan nahi dugu zelaira. Badago aukerarik?

Egin hiru izen-emateak jarraian, hiru altak kudeatzeko hitzorduak ondoz ondokoak izan daitezen; era horretan, elkarrekin egin ahal izan izango ditugu.

Nola jakinaraziko didate bazkide egiteko?

Egokitzen zaizun unean, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu alta emateko inprimakian adierazitako posta elektronikora. Bidaliko dizugun mezu elektroniko horretan, hitzorduaren eguna eta eskura dauden eserlekuetatik zeurea aukeratzeko behar den informazioa jasoko duzu.

Bazkidea naiz eta ‘Bat, bi, hiru, lau, bost, sei...’ txartela duen alaba bat daukat. Nola kudeatu behar dut haren alta?

Bazkidearen Arretarako Bulegoan bertan egingo da, aurrez aurre, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 15:00etara, udako ordutegian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!