GIPUZKOAKO FUTBOL FEDERAZIOAK 20 URTEZ AZPIKOAK OMENDU DITU

Omenaldia txapledunei

Adriana Nanclares, Elene Lete, Izarne Sarasola, Ana Tejada eta Mirari Uria jokalariek, Gipuzkoako Futbol Federazioaren omenaldia jaso dute 20 urtez azpikoen munduko txapelketan urrezko domina jaso izana aintzatesteko.

Gipuzkoako Futbol Federazioko zuzendaritzako eta emakumezkoen futboleko batzordeko kideek, “Gipuzkoako futboleko mitoa” aintzatesten duen irudi bat eman diete jokalarien lorpena aitortu nahian.

Ekitaldian  Alex Uranga kontseilaria eta Garbiñe Etxeberria kirol zuzendaria izan dira Realeko ordezkariak.

Zorionak neskak!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!