Anoetako Estadioak arratsalde handietako lurrina berreskuratu zuen. Igandean Getafe CF-ren aurka jokatutako partidan, familia txuri urdinak jardunaldi hobeezinaz gozatu zuen. Etxera zoriontsuagoak joan ziren perstonen artean, zalantzarik gabe, igande desberdin bat partekatu zuten hamabi bazkide aurkitzen ditugu.
Orain gutxi atera berri den One Club Man bufandari esker, zein Realzale App-arekin loturak sariak, zozketak eta deskontu esklusiboak sortzen ditu, realzale hauek estreinatzen genituen esperientzietako baten irabazleak izan ziren: partida bat bizitzea bi One Club Man-ekin, Bixio Gorriz eta Xabi Prieto, zelaiako leku pribilegiatu batetik.
“Ahaztezina, izugarria izan da”
Anoetara iristerakoan zituzten nerbioak eta ziurgabetasunak atzean gelditu ziren ikusterakoan partida bi mitoekin partekatuko zutela. “Ahaztezina izan da, ez nuen espero eta asko emozionatu naiz”, Noraren esaldi hau benetako One Club Fans hauen sentitzea laburtzen du.
Lortu zure bufanda
Gure ‘One Club Man’ maiteen omenezko bufanda bat da, eta datozen asteetan ere, teknologiarik berritzaileenaren bitartez, bideoan agertzen den bezalako esperientziak, zozketak, sariak eta deskontuak eskainiko dizkizu.
Solos enpresa australiarraren eskutik, Sport Thinkers Smart Stadiumen irabazleetako bat baita, Realak bufanda berezi hau eskeintzen dizu. Bufandak soinean eramateko teknologia dauka, eta teknologia hori Appera lotu ahal izango duzu eta jakinarazpen esklusiboak jasotzen hasi.