SOINEAN ERAMATEKO TEKNOLOGIA

One Club Man, One Club Scarf

Vídeo

Harro erakutsi dezakezu jada bufanda aparta bat! Gure ‘One Club Man’ maiteen omenezko bufanda bat da, eta datozen asteetan, teknologiarik berritzaileenaren bitartez, esperientziak, zozketak, sariak eta deskontuak eskainiko dizkizu.

Solos enpresa australiarraren eskutik, Sport Thinkers Smart Stadiumen irabazleetako bat baita, Realak bufanda berezi hau estreinatzen du. Bufandak soinean eramateko teknologia dauka, eta teknologia hori Realzale Appera lotu ahal izango duzu eta jakinarazpen esklusiboak jasotzen hasi.

Funtzionaltasun hori aprobetxatzeko, lotu bufandaren etiketaren mikroprozesadorea Realzale Appera. Lotura egiteko erabiliko duzun profilaren arabera (bazkidea, akzioduna, RS Laguna edo RS Fan), partida bakoitzean jakinarazpen bat jasoko duzu une horretako ‘estra’-rekin.

Zerbait desberdin probatu nahi baduzu, sartu gure online dendan edo hurbildu gure dendetara (Elkano kalea, ARCCO Amara, online denda). Produktu hau izakinak amaitu arte eskainiko da, eta promozioa 2018-19 denboraldiaren amaieran itxiko da.

Bufanda adimendunak 20 euro balio du, eta bazkideek, akziodunek eta RS Fanek %10eko deskontua izango dute gainera.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!