MASKOTA OFIZIALA

Ongi etorri, Txurdin!

Vídeo

Beste kide bat dugu gure familia handian! Beste fitxaketa bat egin dugu: jada gurekin da Realeko maskota ofiziala. Txurdin du izena eta RS Comic lineako gure ezkutuan dago inspiratuta, zeina gure marrazkilari Marrazketabarrek egindako karikaturekin osatzen den. Begirada bihurria du eta une dibertigarri ugariak espero ditugu.

Honako hau izan da Txurdin sortzeko helburua: txuri-urdin familia entretenitzea eta irribarrea eragitea, gure balioak eta izaera transmitituz. Ekitaldi sozialak, partidetako giro beroa, familientzako harmaila berria…, hainbat izan dira “fitxaketa” hau bultzatu duten arrazoiak. Ikusle gazteenekin, eta ziur aski ez hain gazteekin, bat egiteko elementu bat gehiago.

Partidetan eta ekitaldietan izango da

Txurdin hurrengo larunbateko urteurrenaren festan estreinatuko da eta pieza garrantzitsua izango da Realak etxeko partidetan. Eta ez bakarrik mutilen lehen taldearenetan. Nesken lehen taldeak Zubietan izango dituen partidetan ere izango da eta txikienei begira antolatutako ekitaldi sozialetan ere bai. Bat gehiago izango da, zentzu guztietan.

Izena RS Udalekuetan aukeratu zuten

Izena 156 neska-mutilek bozketan aukeratu zuten , Lekarozen (RS Udalekuak) izan ziren udalekuetako  lehen hiru txandetako neska-mutilek, alegia.  Txikiei bozketarako eskaini zitzaizkien aukera ireki eta itxien artean, Txurdin (Txuri eta Urdin hitzen batuketa) izan zen irabazlea, gol askoz gainera. 

Lerro hauen bitartez, berriro ere eskerrak eman nahi dizkiegu bozketan parte hartu zuten neska-mutil guztiei.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!