OSPATU REALAREKIN

Ospatu ezazu zure egun handia Realarekin

Vídeo

Zerbait desberdina bilatzen ari zara zure seme-alabaren urtebetetze eguna ospatzeko?, nota onak atera ditu eta realzale egun bat oparitu nahi diozu? Hemendik aurrera zure ospakizunak Realarekin egiteko aukera duzu, hain zuzen ere Harrobi Tabernan, Zubieta kirol-instalazioetako sarreran eta bista ikusgarriekin.

 Ekintza polit hau ‘Ospatu Realarekin’ deitzen da eta 5 eta 14 urte bitarteko bazkideei zuzenduta dago, biak barne. Aurreko erreserba egin behar da eta larunbatatetan eta igandetan ospatuko da 17:00etatik 19:00etara. Horretarako, bai kirol arloan bai pedagogiko arloan, gaituak eta esperientzia handiko taldeko lana dugu.

OSPATU REALAREKIN (5-8 URTE)

 - Ongi etorria

 - Tailerrak (aurpegia margotu, ponpoiak, karetak, txapak, margoketa) + jolosak (adin bakoitzari egokituta).

 - Askaria Harrobi Tabernan.

 - Realeko oparia

 - Futboleko jolasak edo beste jolas edo kirol batzuk.

 - Agurra

 OSPATU REALAREKIN (8-14 URTE)

 - Ongi etorria

 - Bisita gidatua Zubietako instalakuntzak ezagutuz.

 - Jolasak (altxorraren bila, herri kirolak, harrapaketa jolasak…) edo futboleko saioa.

 - Askaria Harrobi Tabernan.

 - Realeko oparia

 - Futbol partida, futboleko jolasak edo beste jolas edo kirol batzuk.

 - Agurra.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!