BOST UMORISTA HANDI ‘LA REAL COMEDY’RAKO

Ostiralean umorez Keler Espazioan

Abenduaren 16an hasiko da ‘La Real Comedy’, ekainera arte Keler Espazioan ospatuko den bost umorista ospetsuen bakarrizketa seriala. Gure babeslea den Keler laguntzarekin, emanaldiak ostiraletan izango dira arratsaldeko zortzietan eta umorezko aurpegi ezagunak izango dira protagonista: Jaime Caravaca, Sara Escudero, Salva Reina, Andoni Agirregomezkorta eta Grison BeatBox.

Sarrerak salgai

Bost emanaldietarako sarrerak (aforoa agortu arte) dagoeneko eskura daitezke eta, gainera, Keler Espazioko Gastrogune gunean dohako edari bat izango duzu. Bost emanaldietarako bonu osoa erosteko aukera ere eskaintzen dizugu gaurtik aurrera. Gure bazkideek eta RS Fans deskontua izango dute.

Emanaldiak aipatutako ostiraletan izango dira, beti 20etan, eta sartzeko ateak ordubete lehenagotik egongo dira irekita. Tiketak eskuratzerakoan ez badituzu aurkitzen zure posta elektronikoko sarrera-erretiluan, kontsultatu zure spam erretilua.

Gastronomia, musika, umorea…

Otsailean inauguratu zenetik, Keler Espazioak ekitaldi ugari antolatu ditu adin eta formatu guztietarako. Gastronomia, kontzertuak, joko elektronikoak eta, jakina, umorea. Keler Espazioaren izaera multifuntzionala erakusten duten ekintza ugari eta gune hau entretenimendu ardatz bihurtu dutenak, bai partidu egunetan bai beste edozein unetan, hala nola ‘La Real Comedy’-ren kasuan.

Jaime Caravaca (sarrerak)

Sara Escudero (sarrerak)

Salva Reina (sarrerak)

Andoni Agirregomezkorta (sarrerak)

Grison BeatBox (sarrerak)

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!