AS ROMA - REAL SOCIEDAD (18:45)

‘Partita handia’

Iritsi da espero zen eguna. Realak urtero ligan borroka egiten du horrelako partidak jokatzeko. Europa Leagueko final-zortzirenak Erroman hasten dira, eta bide guztiak daramatzate bertara, hori diote. Bada, hor dago Reala, txapelketako azken txanda hauetan oraindik aurretik geratuko zaizkion beste batzuen lehen hiria izateko gogoz. 2.000 jarraitzaile inguruk bultzatuko dituzte txuri-urdinak Erroman.

Ez da emaitza-unerik onenean iristen hitzordu hau, baina horrelako partidekin dinamikek ez dute garrantzirik. Norgehiagoka nahikoa motibagarria da erromatar zelaira jauzi egiteko aukera handien gosez. Aurkaria talde indartsua da eta arma ugari ditu, baina gipuzkoarrek badakite, bere mailarik onenean, ez dagoela beldurrik izateko moduko ezer edo inor. Bi talde handiren arteko partida da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!