AÑORGA KKE 1-2 REAL C

Playoffetik oso gertu

Real C-k garaipen batekin itxi du denboraldia gaur arratsaldean Rezolan Añorgaren aurka (1-2) bi goleko abantailarekin jarri eta jardunaldiaren zati handi batean bigarren federaziora igotzeko playoff postuetan egon den neurketan, norgehiagoka guztiak ordu berean jokatzen baitziren. Zoritxarrez, Lagun Onak taldeak azken txanpan Leioaren aurka lortutako berdinketak (irabazten bukatu dute) donostiarrak saririk gabe utzi ditu, playoffeko ametsari amaiera emanez. Hala ere, talde guztiaren lana miresgarria izan da.

Lehen zatian partida oso parekatua izan da eta ez da ia abagune argirik izan bi taldeentzat. Atsedenaldiaren ostean, txuri-urdinek aurrea hartu dute Letamendiaren golari esker eta, bost minutu geroago, Elkanok abantaila handitu du. Amaierarako hamar minuturen faltan, Añorgak aldea murriztu du Urainen golari esker, baina taldeak amaierara arte emaitza eusten jakin du.

Gure hirugarren taldeak seigarren postuan amaitu du denboraldia, igoera playoffetik bi puntura, txapelketako azken txanpa honetan bost garaipen jarraian lortu ondoren. Urte itxiera oso sendoa, etorkizunera begira oso sentsazio onak uzten dituena. Zuetaz harro. AUPA REAL!

Fitxa teknikoa:

Añorga KKE: Kerman, Peru (kap.), Iraeta, Erguin, Jokin (Arrizabalaga, min. 73), Prior (Etxezarreta, min. 58), Patxi A. (Segura, min. 71), Patxi Y., Otxoa (Urbieta, min. 58), Peón eta Urain.

Real C: Olasagasti, Peral, Ruiz de Illa (De Orue, min. 58), Segurola (kap.), Calderón, Letamendia (D. López, min. 67), Oleaga, Cabo (Mariño, min. 84), Elcano, Larralde (Garitaonaindia, min. 46) eta J. Gorosabel.

Golak: 0-1: Letamendia, min. 66; 0-2: Elcano, min. 70; 1-2: Urain, min. 78.

Epailea: Ibon Quintanilla.Txartel horia atera die etxeko Otxoa, Peru, Iraeta eta Uraini eta kanpoko Elcano, Oleaga eta De Orueri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!