Badator Ohorezko Maileko ligaren finala, Realaren atletismo saileko urte osoko hitzordu itxaronenetako bat. Larunbat arratsalde honetan izango da Sorian. Espainiako zortzi taldek egingo dute borroka atletismoaren kategoria altueneko titulua lortzeko eta haien artean talde txuri-urdiña egongo da.
Realak podiuma lortzeko aukerarekin doa Soriara. Bi lehen jardunaldietan lortutako garaipenek 2017an izandako arrakasta errepikatzea posible izatea egiten dute. Playas de Castellón eta FC Barcelona gainditzeko zailak dira zortzi taldeen final honetan, baina hirugarren postua eskura dago baina ez da batere erraza izango. Taldekide bakoitzak bere bertsio onena eskaini beharko du
200 metro: Alberto Muñoz
400 metro: Adrián Rocandio
800 metro: Kamali Majdoubi
1.500 metro: David Lorenzo
3.000 metro: Hassan Oubaddi
5.000 metro ibilketa: Mario Sillero
110 hesidun metro vallas: Javier Colomo
400 hesidun metro: Diego Cabello
3.000 metro vallas: Iván de Mora
Peso: Joseba Berasain (Txindoki)
Jabalina: Rafael Baraza
Diskoa: Filipe Fernandes
Mailua: Aitor Urkia
Altuera: Carlos Cid
Luzera: Asier San Sebastián
Hiruko saltoa: Eneko Carrascal
Pertika: Istar Dapena
4x100: Octavian Mihail Romanescu, Alberto Muñoz, Ibai Fernández y Yeray Veroniz
4x400: Diego Cabello, Gen Esteban San Millán, Adrián Rocandio e Itoitz Rodríguez
Lehiaketa larunbatean hasiko da arratsaldeko bostetan. Espainiako Federakuntzako Web orrian zuzenean ikusi ahal izango da, baita LaLigaSports YouTubeko kanalean.