Atletismoa

Podiumaren bila

Realeko gizonezkoen atletismo taldeak Ohorezko Mailako kluben ligako finala jokatuko du larunbat honetan La Nucian. Lehen bi jardunaldietan emaitza bikainak lortu ondoren, talde txuri-urdina podiumera igotzeko aukerarekin heldu da azken txapelketa honetara.
Ez da erraza izango. Baina Realak borrokatuko du. Zortzi dira sailkatutako taldeak, eta Playas de Castellon zein FC Barcelona dira garaipena eskuratzeko aukera gehien dituzten taldeak.

Oso atleta lehiakorrak aurkeztuko ditu Realak La Nucian. Haien artean, Odei Jainaga egongo da.
Lehiaketa oso erakargarria izango da eta larunbat arratsaldean zuzenean jarraitu ahal izango da Espainiako Atletismo Federazioaren webgunean. Talde bakoitzak proba bakoitzeko atleta bat aurkezten du finalean eta lehen bi jardunaldietan lortutako puntuak kontuan hartzen dira.  Beraz, Reala, aurreko bi garaipenei esker, zortzi punturekin iritsiko da, Playas, Barça eta Fent Cami Mislata bezala. Seirekin iritsiko dira Nerjako Cuevas, Numantino Atletismo taldea eta Zaragozako Scorpio 71. Bostekin, aldiz, Unicaja Jaen. Finaleko irabazleak zortzi lortuko ditu, bigarrenak zazpi, hirugarren sailkatuak sei, etab.

Realak aurkeztuko dituen atletak:
100 metro: Asier Fernandez
200 metro: Javier Mariscal
400 metro: Itoitz Rodriguez
800 metro: Jorge Torre
1.500 metro: David Lorenzo
3.000 metro: Moha Bakkali
110 metro hesiak: John Cabang
400 metro hesiak: Iñigo Rodriguez
3.000 metro oztopo: Llorenç esteve
5.000 metro martxa: Mario Sillero
Altuera: Eneko Larrea
Pertika: Iñigo Ugena
Luzera: Alejandro González
Jauzi hirukoitza: Asier San Sebastian
Pisua: Dani Pardo
Diskoa: Filipe Fernandes
Mailua: Aitor Urkia
Xabalina: Odei Jainaga
4x100: Asier Fernandez, Xabier Picabea, Alberto Muñoz eta Aimar Arreitunandia
4x400: ibai Serrano, Gen Esteban San Millan, Itoitz Rodriguez eta Javier Mariscal

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!