Sansek 2-0 galdu du arratsalde honetan Butarque futbol zelaian CD Leganesen aurka, minutu askotan zehar oso parekatuta egon den eta bigarren zatian erabaki den neurketan.
Lehen zatia berdintasunez eta abagune argirik gabe hasi da. Etxeko taldeak izan du lehen aukera, Juan Cruzek urrutitik egindako jaurtiketa batekin, Fragak arazorik gabe gelditu duena. Marvelek beste bat izan du korner baten ondoren buruz egindako erremate batekin, baina baloia desbideratuta joan da. Gure bigarren taldeak, Astiazaranen erdiraketa baten ondoren, lehen gola oso gertu izan du, baina Dadie ez da iritsi errematatzera. Peru Rodríguez desbideratuta atera den burukada batekin saiatu da, eta, lehen zatiaren amaierako minutuetan, Baldak jaurtiketa indartsua egin du area kanpotik; zoritxarrez, langa gainetik joan da.
Atsedenaldiaren ostean, madrildarrak indartsuago zelairatu da. Korner batean, Lalo Aguilarrek errematea egin du area barruan, baina Fragak geldiketa ikusgarria sinatu du jaurtiketa aldenduz. Handik gutxira, epaileak penaltia adierazi du Luken Beitiak baloia eskuarekin jo ostean, baina atezain hernaniarrak Alex Millanen jaurtiketa gelditu du, berriz ere erabakigarria izanez. Minutu batzuk geroago, ordea, Millanek berak aurreratu ditu etxekoak, Cruzen erdiraketa bat errematatuta. Donostiarrek berdinketa bilatzen zutenean, Diegok norgehiagoka erabakita utzi du azken minutuetan bigarren gola sartuz.
Porrot gogorra txuri-urdinentzat, ondo lehiatu ondoren punturik gabe itzultzen direlako. Datorren ostiralean Las Palmasen aurka jokatuko dute etxean, berriro batzeko helburuarekin.
Ficha teknikoa:
Sanse: Fraga, Dadie (Garro, min. 84), Beitia, P. Rodríguez (kap.), Kita (G. Gorosabel, min. 65), Balda, Carbonell (Osazuwa, min. 84), M. Rodríguez, Astiazaran, Mariezkurrena (Adjabeng, min. 65) y Carrera.
CD Leganés: Juan Soriano, R. Peña (kap.), Lalo, Marvel, Franquesa, Cisse, Diawara (D. Rodríguez, min. 85), Óscar Plano (Melero, min. 78), Cruz (R. López, min. 85), Naim (Duk, min. 71) y A. Millán (Diego, min. 72).
Golak: 1-0: A. Millán, min. 62; 2-0: Diego, min. 83.
Epailea: Germán Cid. Txartel horia atera die etxeko Diawara eta Melerori eta kanpoko Beitiari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin