Real C-k denboraldiko lehenengo neurketa galdu du Zubietan Sestao River Cluben aurka (huts eta bat). Kanpokoak oso ondo hasi dute partida. Lehenengo minutuan epaileak gol bat baliogabetu du jokoz kanpokoa adierazi ondoren. Hurrengo jokaldian, Cabanasek bere aukera izan du falta zuzen batean. Gertu egon da Villar ere gola eskuratzeko, baina Agirrek baloia urruntzea lortu du. Hortir aurrera, txuri-urdinek neurketa menderatu dute. Calderonek izan du etxekoen lehenengo aukera arriskutsua. Baina argiena falta zuzen batean eduki dute gipuzkoarrek, langan jo duena. Mirari bat atsedenaldian partidak golik ez izatea.
Minutuak pasa ahala aukerak sortzea kostatzen ari zen, eta hor baloi geldiko jokaldiek protagonismoa izan dute. Horietako batean Orozkoren burukadak ate barruan bukatu du, ezker hegaletik jaurtitako falta batean. Sergio Franciscorenek saiatzen jarraitu dute baina arriskuri handirik sortu gabe. Sestao Riverrek, aldiz, berea aprobetxatu du hiru puntuak eramanez. Real C-k payoffetako postuetan amaitzen du urtea eta lehenengo itzulia. Hurrengo urtean, gozatzen jarraitzera.
Fitxa teknikoa:
Real C: Agirre, Calderon, Rodríguez, Aranbarri, Jimenez, Arrue (Lucbert, min. 71), Aldasoro (Cárdenas, min. 62), Alkain, Veiga (Martinez Losa, min. 79), Auzmendi, Garmendia.
Sestao River Club: Lavin, Arzamendi, Murua, Cabanas, Reyes, De Eguino, Rubio, Villar (Zaton, min. 88), Urzelai, Etxaburu (Muñoyerro, min. 80), Garmendia (Orozko, min. 60).
Gola: 0-1: Orozko, min. 68
Epailea: Palet Amunarriz. Txartel horia erakutsi die etxeko Auzmendi, Aranbarri eta Lucberti eta kanpoko Urzelairi.