Sansek gol bakar batengatik galdu du gaur arratsaldean Leioaren aurka. Nahiz eta atzean asko ez sufritu, izan dituen aukerak ez ditu aprobetxatu eta horrek talde txuri-urdina zigortu du.
Ondo aritu dira lehenengo zatian gipuzkoarrak, azkeneko neurketen emaitzak atzean utzi eta beste bolada bati hasiera emateko helburuarekin. Aukerak izan dituzte markagailuan aurreratzeko. Ez asko baina bai argiak. Lehenengoa Thiorren jokaldi batekin iritsi da, azken momentuak etxeko atzelariek urrundu dutena, eta bigarrena, onena, Veigak izan du, baloia zutoinera bidali ondoren. Bizkaitarrek ere bere aukera izan dute, atsedenaldira iritsi baino lehen, baina Moises Ramirez bikain egon da gola saihesteko.
Ez da ondo hasi bigarren zatia. Baloi geldiko jokaldi batean, Cordobak, area kanpotik, txuri-urdinen aldaratze bat aprobetxatu du jaurtiketa sendo batekin Leioa markagailuan aurreratzeko. Gipuzkoarrak ezin izan dira nagusi izan hemendik aurrera, etxekoek ez dutelako jokoa erraztu. Gainera, azkeneko minutuetan, gertuago egon da bigarren gola Sanseren berdinketa baino. Ez dute etxekoen harresia behera botatzea lortu.
Gure bigarren taldearen hirugarren porrota jarraian. Emaitza honekin sailkapenaren erdikaldean kokatzen da. Altxa beharra dago eta horretarako, hurrengo astean Gernika jasoko dugu Zubietan.
Fitxa teknikoa:
Leioa: Iturrioz, Fernandez, Córdoba, Egiluz, Magdaleno, Juaristi, Garai, Monje (Morcillo, min. 90), Sota, Luariz (Dieng, min. 69), Yurrebaso (Cortes, min. 83).
Sanse: Ramirez, Sola, Petxarroman, Lapeña, Ezkurdia, Elizondo (Aldasoro, min. 79), Gorostidi, Thior (El Haddadi, min. 68), Veiga (Celorrio, min. 75), Djouahra, Olaizola.
Gola: 1-0: Cordoba, min. 52
Epailea: Sureda Cuenca. Txartel horia erakutsi die etxeko Magdaleno, Sota eta Diengi eta kanpoko Ezkurdia eta Lapeñari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin