Sansek galdu egin du gaur eguerdian San Sebastian de los Reyesen jokatutako neurketan. Etxekoek sarturiko gol bakarrak balio izan die garaipena lortzeko. Gipuzkoarrei kosta egin zaie aukerak sortzea eta esku hutsik bueltatu dira.
Talde madrildarra, maila mantentzeko borrokan, gogor atera da eta lehen aukeran gola egin du Arroyori esker. Imanol Alguacilen taldeak berdinketa gertu izan du baina Merquelanzen falta jaurtiketa atezainak urrundu du.
Bigarren zatia Sanse goruntz joan da golaren bila. Hala ere, etxekoek ez dizkiete aukera gehiegirik eskeini. Argiena, azken txanpan, gutxigatik kapora joan den Jaureguiren jaurtiketa. Porrot honekin Sansek taula erdian jarraitzen du liga amaitzeko bi jardunaldi faltan.
Fitxa teknikoa:
UD Sanse: Aragonenes, Saúl (Rangel, min.8), Juan Cruz, Moyano, Sergio Neyder, Dani Pichin, Arroyo, Maganto, Mancebo (Mancebo, min.34) y Fer Ruiz.
Sanse: Garrantxo, Ujia, Le Normand (Lapeña, min.79), Ugarte, Ibarbia, Zubeldia, Guevara, Sangalli, Olaizola (Jauregui, min.71), Muguruza (Calvillo, min.56) y Merquelanz.
Gola: 1-0: Arroyo, min.7.
Epailea: Sáez Vital. Txartel horiak Neyder, Moyano eta Aragonesesi etxekoentzat, eta Ugarte eta Le Normand kanpokoentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin