2028ra ARTE BERRITU DU

Pozik handiena

Vídeo

Realak eta Mikel Oyarzabalek akordioa lortu dute 2027-28 denboraldia amaitu arte bi aldeak lotzen zituen kontratua berritzeko. Harreman berria gaur arratsaldean sinatu dute Reale Arenako bulegoetan.

Aste honetan zazpi urte bete dira, kasualitatez, Realarekin lehen gola egin zuenetik. Mikel Oyarzabalek, bere ibilbide bikainean, 80 gol egin ditu jada Realean jokatu dituen 281 partidetan. 25 urte besterik ez ditu eta Klubeko legendan bihurtu duen ibilbide meteorikoa darama. Marka guztiak hausteko bidean da, baina dagoeneko lortu duena, zalantzarik gabe, lehen egunetik maite eta miresten duen familia txuri-urdinaren errekonozimendu eta maitasunarena da. Ezin da harrotasun gehiago sortu. Eskerrik asko denontzat eredu izaten jarraitzeagatik, Mikel.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!