Sandra Ramajo buru duen proiektu berriak historiako lehen entrenamendua burutu du gaur. Realak, emakumezkoen sailarekiko duen konpromisoa berretsiz, beste urrats bat eman eta lehenbizikoz kadete kategoriako talde bat sortu du.
Lehen talde hau ondoko jokalariek osatzen dute:
Mirari Aizpurua, Andrea Berganza, Alejandra Pereda, Iraia Soroa, Noa Vidal, Libe Lasa, Sara Etura, Maren Esteberena, June Gorrotxategi, Aiara Carrera, Intza Arrondo, June Berasategi, June Murillo, Oihana Martin, Martina Ruiz, Uxue Merino, Maddi Plazaola eta Uxue Telleria.
Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariak, Realak kategoria honetan talde bat sortzeak duen garrantzia nabarmendu du. Sandra Ramajo entrenatzaileak aldiz, "Realaren elastikoa lehen aldiz jantzi nuenean sentitu nuena sentitu dut berriro" adierazi du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin