2026 ARTE BERRITU DU

Proiektuaren buru izaten jarraituko du

Realak eta Roberto Olabek elkarrekin jarraituko dute. Gaurko egunean, bi aldeak lotzen dituen kontratua berritu dute 2025-26 denboraldia amaitu arte. Futbol zuzendariaren kontratua gaur arratsaldean sinatu da Reale Arenako bulegoetan.

Roberto Olabe, azken etapa honetan, 2018ko apirilean iritsi zen talde txuri-urdinera. Ordutik hona Kluba izugarri hazi da, eta gasteiztarra, Jokin Aperribay presidentearekin eta Imanol Alguacilekin batera, anbizio handiko Reala eraikitzen ari da, lehiakorra, eta egunetik egunera familia txuri-urdinari gero eta ilusio handiagoa sortzen diona.
Olabe Futbol Zuzendaritzan dela, lehen taldeak hiru sailkapen jarraian lortu ditu Europa Ligarako, 2020ko Errege Kopako titulua eta taldea LaLigako handien artean sendotzea. Zubietan egunero egiten duen lan etengabe eta nekaezinak leku paregabe batera eraman du Kluba.
Taldearen egungo egoerak, LaLigan hirugarren, Europa Leagueko final-zortzirenetan eta Errege Kopako final-zortzirenetan, emozioz beteriko beste denboraldi bat iragartzen du, perspektiba ezin hobearekin.
Roberto Olabek, Jokin Aperribay presidentearekin batera, agerraldia egingo du Reale Arenako prentsa aretoan ostiralean 17:00etan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!