KRONIKA

Puntu ona Gernikan (0-0)

Sansek puntu bat lortu du Gernikaren etxean. Gipuzkoarrak nagusi izan dira lehen zatian, baina zehaztasun faltak gola saihestu du. Bigarren zatian, ordez, taldeari sufritzea tokatu zaio arerioaren aukerak bertan behera uzteko eta puntu on bat lortzeko sailkapenean goruntz jarraitzeko.

Neurketak bi zati guztiz ezberdinak izan ditu. Lehen zatian Sanse nagusi izan da. Baloia eduki du eta aukera hoberenak izan ditu markagailuan abaintaila lortzeko. Eneko Jauregik hasieran lehen aukera izan du. Aldiz, txuri-urdinak ez dute zehaztasunik eduki eta ezin izan dute merezitako lehen gola lortu. Bizkaitarren luzezko jokoa egiten saiatu dira, baina kanpokoek ez dute defentsan sufritu arriskua bertan behera uzteko.

Bigarren zatia ezberdina izan da. Gipuzkoarrek lehen aukera izan dute berriro ere, baina Gernika hobeto ibili da eta kanpokoen atea bilatu du arrisku handiagoarekin. Baloi luzeak bilatu ditu etxeko taldeak eta txuri-urdinek sufritu dute. Hala ere, sendo ibili dira defentsan bizkaitarren aukerak saihesteko. Bi taldeek ez dute zehaztasunik izan ate aurrean eta markagailua ez da aldatu partida osoan.

Txuri-urdinek puntu berri bat batu dute zelai zail batean eta 32 puntu dituzte sailkapenean. Hurrengo asteburuan Leioak bisitatuko du Zubieta.


Fitxa teknikoa

Gernika: Altamira, Kebin, Berasaluze, Carracedo, Ribera (Larruzea, min.83), Larruzea, Abaroa, Muñoz, Pradera, Entziondo (Madrazo, min.76), Etxaniz (Etxabe, min.67).

Sanse: Sisniega, Ibarbia, Le Normand, Ugarte, Rodrigues, Zubeldia, Sangalli (Gorostidi, min.78), Muguruza, Guridi, Merquelanz, Jauregi (Olaizola, min.59).

Epailea: Monter Solans. Txartel horia erakutsi die etxeko Abaroa eta Beresaluzeri eta kanpoko Guridi eta Ibarbiari.

Imanol Alguacil: "Puntu positiboa"

Imanol Alguacilek Gernikan lortutako berdinketa ontzat eman zuen. “Positiboa da puntua. Aurkariak hilabeteak daramatza porrota jasan gabe”. Entrenatzaileak tamaldu zuen zehaztasun falta “lehen zatia ikusi ondoren. Ez dugu asmatu. Bigarren zatia ikusita ontzat eman behar dugu puntua”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!