Belar hockeyko gure taldeak galdu egin du (3-1) gaur eguerdian Estadi Josep Marquesen, Atlètic Terrassaren aurka. Txuri-urdinak erabakita atera dira lehen laurdenean, eta talde jokaldi bikain baten ostean, Luciana Molinak lehenengoa sartu du donostiarrentzat Gianiella Paleten paseari esker. Bigarren laurdenean etxeko taldeak abagune argienak izan ditu eta Elena Martinezek norgehiagoka berdindu egin du. Beranduago, Maria Torrentek markagailuari buelta eman dio katalanak aurretik jarriz.
Aldageletatik igaro ostean, gipuzkoarrek energia berrituarekin ekin diete azken bi laurdenei. Gianiella Paletek ia berdinketa lortu du bakarkako jokaldi zoragarri baten ostean, baina atezainak asmatu egin ditu bere asmoak. Txuri urdinak gora iraulita, Maria Torrentek hirugarrena sartu du etxekoentzat. Gure taldeak saiatzen jarraitu du, baina ezin izan du. Hurrengo astean Sanse Complutense izango dute aurkari Zubietan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin