18-19. denboraldia

Racingen aurka debutatuko du

Sansek dagoeneko denboraldiko partiden egutegi ofiziala ezagutzen du. Imanol Alguacilen mutilek Racing de Santander taldeari egingo diote bisita abuztuaren 26ko asteburuan. Bigarren jardunaldian Zubietan jokatuko dute SCD Durangoren aurka. Talde gipuzkoarrak etxetik kanpo itxiko du lehiaketa maiatzaren 19an CD Izarraren aurka.

Aurtengo denboraldian Bigarren B mailako bigarren taldean ondorengo taldeak izango dira: Real Oviedo “B”, Sporting de Gijon “B”, UP Langreo, Racing de Santander, Gimnastica de Torrelavega, CD Mirandes, CD Calahorra, UD Logroñes, CD Izarra, CD Tudelano, Arenas Club, Bilbao Athletic, Barakaldo CF, CD Vitoria, Real Sociedad “B”, Real Union, SCD Durango, SD Amorebieta, SD Gernika, SD Leioa.

Sanseren egutegi osoa

II. Taldeko egutegia deskargatu

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!