XABI PRIETO

Realera itzuli da

Xabi Prieto Realera itzuli da klubeko ordezkari instituzional gisa. Bere eginkizuna klubeko arlo guztiei laguntza ematea izango da, negozio-arlotik, negozio-unitate desberdinen estrategiak babestuko baititu, hala nola nazioartekotzea edo klubaren babesleekiko harremana. Era berean, Fundazioaren gizarte-eremutik egiten ari diren programa eta jardueretan parte hartuko du, baita klubaren ordezkaritza instituzionalean ere, beste kirol-erakunde edo erakunde batzuekiko harremanetan. Funtzionalki Presidentziaren arloan kokatuko da.

 

Xabi Prieto Realeko jokalari garrantzitsuenetariko bat da.Historian zehar elastiko txuri urdinarekin 500 partida ofizial baino gehiago jokatu dituen bost  jokalarietako bat. Zehazki, 532. Bizitza osoa Realeko futbolari gisa. "Nik ez nuen futbolaria izan nahi, Realeko jokalaria izan nahi nuen" izan ziren bere hitzak bere agurrean 2017-2018 denboraldia amaitu zenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!