RELAK AURREDENBORALDIKO BERE LEHEN PARTIDUA GALDU DU (1-0) DONCASTERREN AURKA

Realak aurredenboraldiko bere lehen partidua bukatu du dagoeneko, eta 1-0 galdu du Doncaster Roversen etxean. Prestaketarako balio duen ohizko partidua izan da, eta txuri urdinek bigarren zatian beraien maila handiagoa dela demostratu dute.

 

Partidua ordu laurdengo atzerapenarekin hasi da, auto-ilara bat zela eta zale askok estadiora iritsi ezin zutelako. Azkenean heldu dira, eta harmailak etxeko taldearen kamiseta zurigorriekin (marra horizontalekin) jendeztatu dira. Bestalde, azkeneko ordu laurdenean hasi egin den ekaitzak jokoa zailagoa bilakatu du ere.

 

José Mari Bakero entrenatzaileak aurreratu zuen bezala, bigarren zatian Realaren aurpegia guztiz aldatu da, Kovacevic aurrelaria salbuespen bakarra izan delarik, 78. minutura arte jokatu duelako; handik aurrera lehen zatian ere zelai gainean izan zen Díaz de Ceriok bere tokia hartu du.

 

Lehenengo minutuak.

Aurredenboraldiko lehen norgehiagoka zela nabaritu da berdegunean, batez ere Realak aurkariak baino prestaketa egun eta partidu gutxiago egin dituela; hau dela eta, bien arteko dagoen aldea ez da asko nabaritu, eta ingelesek beraien indarra eta baloi ikutze ona ere demostratu dute. Realak hobeto jokatu du bigarren zatian, baina sakontasun gehiegirik gabe.

 

Lehen zatiko hasierako hamaikakoan Bravo atean izan da, eta atzeko lerroan (eskubitik ezkerrera) Gerardo, Brechet, Ansotegi eta Cifuentes. Bi Mikelek, Alonso eta González, pibote lana egin dute, eskuin hegalean Novo eta ezkerrean Felicio zirelarik, eta aurrelariak Kovacevic eta Díaz de Cerio.

 

Hasiera batean Reala Doncaster baino gehiago izan da, eta 8. minutuan Díaz de Ceriok erdiratu du Kovacevicen erremate ez oso eroso bat egin zezan, atezainak gelditu duena. Handik aurrera etxeko taldea hoberantz jo du, eta 15. minutuan aurretik jartzeko hurbil geratu da, Priceri esker. Hala ere Realak zenbait jokaldi arriskutsu egin ditu: Cifuentesen jaurtiketa, 29.ean, esate baterako, baina segidan ingelesen gola iritsi da: korner batean, etxeko jokalari batek baloia atzera bidali du buruz, eta han Fentonek tantua lortu du, buruz ere. Minutu batzu aurrerago, Kovacevic eta Felicioren arteko konbinaketa batean Novo gola sartzetik ez da oso urrun geratu.

 

Bigarren zatia.

Hamaikakoa ia guztiz aldatu da bigarren zatian, Darko (gaurko kapitaina) ezik: Riesgo atean, Rekarte-Labaka-Juanito-Garrido atzean, Diego Rivas pibote bakarra bezala, Stevanovic eta Xabi Prieto honen aurretik, Aranburu eskuinean eta Rossato ezkerrean, Kovacevic (edo Díaz de Cerio, 78. minututik aurrera) aurrelari bakarra bezala geratu delarik.

 

Zati honetan zehar, partidua txuri urdinena izan da normalean, eta Kovacevicek aukerarik garbiena alferrik galdu du, baloia kanpora botaz. Baina sakontasuna falta izan da, eta azken 15 minutuetan heldu den euri zaparrada handiak ez du jokorako lagundu. Beraz aurredenboraldiko lehenengo porrota izan da gaurkoa, baina praktikatzeko soilik balio duen norgehiagoka batean.

 

Gaur egon ez direnak Skoubo (tendoian dituen minak direla eta), Gari Uranga (min muskular txikiengatik) eta sendatze prozesuan dagoen Gaizka Garitano izan dira.

 

- Hamaikakoak:

 

REAL SOCIEDAD: 25.- Bravo; 2.- Gerardo, 5.- Brechet, 9.- Kovacevic (kapitaina), 10.- Novo, 15.- Ansotegi, 18.- Cifuentes, 20.- Fabio Felicio, 22.- Mikel Alonso, 23.- Díaz de Cerio, 28.- Mikel González.

 

Eta bigarren zatian hauxe izan da talde txuri urdina:

 

1.- Riesgo; 3.- Diego Rivas, 4.- Stevanovic, 6.- Labaka, 9.- Kovacevic, 11.- Aranburu, 14.- Aitor López Rekarte, 17.- Rossato, 19.- Garrido, 21.- Juanito, 24.- Xabi Prieto.

 

Talde ingelesak, aldiz, hamaikako honekin hasi da:

 

DONCASTER ROVERS: 36.- Blayney; 3.- G. Roberts, 4.- S. Roberts, 10.- Dyer, 11.- Lockwood, 15.- Fenton, 16.- Griffiths, 20.- Gleed, 23.- Price, 27.- Nelthorpe, eta McCammon, zenbakirik gabeko debutaria. Bigarren zatian berdinak atera dira lehen momentuan, baina gero aldaketa ugari egon dira ere.

 

- Gola: 1-0: Fenton (30. m.).

 

- Epailea: M. Halsey.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!