RS-KONEKTA jaio da

Duela lau urte hasi zen Reale Arena birmoldatzeko proiektua. Estadio abangoardista, modernoa eta teknologiak rol nagusia izan behar zuena. Berrikuntzarako bide horretan, ezinbestekoa zen hausnarketa global sakon bati ekitea, betiere begirada teknologiko bat kontuan hartuta. Horrela hasi genuen prozesu horren lehen etapa, 'Eraldaketa digitala'.

Hasierako urrats horretan, klubaren prozesu eta datu guztiak berrikusi ziren, lau arlo bereiziz: zalearekiko harremana, estadioa eta espazio fisikoak, negozio-prozesuak eta, jakina, kirol-arloa. Prozesu horretan, 40 proiektu inguru egin dira, Klubaren hobekuntza orokorra lortzeko.

2019an hasi zen bigarren etapa, 'Berrikuntza digitala' izenekoa. Urrats honetan ekimen berriak aktibatu dira klubarentzat. Garrantzitsuena, guztiak biltzen dituenez, gaur iragartzen duguna da: RS-KONEKTA.

RS-KONEKTAren misioa erreferentziazko gune bihurtzea da berrikuntzaren eta futbolaren munduan, bai hemen, bai nazioan eta nazioartean. Konektatzea lankidetzan aritzea da, eta, hain zuzen ere, elkarlana, jakin-minarekin eta sormenarekin batera, RS-KONEKTAren motorrak izango dira. Identifikatu ditugun programa guztiak konektatu eta lagunduko ditugu: 

Realarentzat diru-iturri berriak sortzea ahalbidetuko diguten hainbat enpresarekin konektatzea. 

Hornitzaile berritzaileekin konektatzea, klubarekin batera kasu arrakastatsuak eraikitzeko. 

Startups eta inbertsio-funtsekin konektatzea, enpresa berriei laguntzeko, futbolarekin zerikusia duten irtenbideekin hainbat jardun-arlotan, hala nola kirol-errendimenduan, osasunean, retailean eta zaleekiko harremanetan. 

Estatuko eta nazioarteko beste berrikuntza-lan batzuekin konektatzea. 

Reala duela urtebete (SIA) zuzentzen ari den kluben arteko aliantzarekin konektatzea. Gaur egun, 21 herrialdetako 21 klubek osatzen dute aliantza hori, eta futbolaren munduan esperientziak eta ezagutzak partekatzea da haien asmoa. 

Konektatzea eta lankidetzan aritzea dira gizakiaren alderdi bereizgarriak, eta Realak abangoardia izan nahi duen berrikuntzaren bidaia paregabe honekin jarraitzea ahalbidetu duen eta ahalbidetuko duen ekintzarik boteretsuena dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!