Gure belar hockeyeko taldea areto hockeyko denboraldian murgilduta darrai. Atzo Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen, Bartzelonan jokatuko dena otsailaren 2tik 4era. Jorge Perezek zuzenduriko taldeak hiruna berdindu zuen Jolasetaren aurka Getxon eta shoot-outetan irabazi zuen. Donostiko joaneko partida berdinketan ere amaitu zen. Honela, gipuzkoarrek aukera izango dute, iaz bezala, domina bat lortzeko Espainiako Txapelketan.
