Sansek igandean San Sebastian de los Reyes bisitatzen du (12:00, Matapiñonera)hiru neurketa jarraian garaipena ezagutu gabeko dinamikari amaiera emateko. Hiru jardunaldi faltan, txuri urdinen helburu nagusia sailkapenean goiko zonan geratzea izango da.
Horretarako, Union Deportiva Sanseri irabazi behar diote, hamaseigarren postuan kokatutadagoen eta 40 puntuak dituen taldearen aurka. Aurreko jardunaldian Valdebebasen Castillaren aurka 1-1 berdindu zuen.Talde madrildarrak etxean gai izan da Castillari, Real Unioni eta Albaceteri irabazten, eta Matapiñonera futbol zelaian jokatzen diren partidetan azkenengo minutuetaraino lehian dago.
Deialdia ondorengo jokalariek osatzen dute: Zubiaurre, Garrancho, Ibarbia, Ujia, Lapeña, Le Normand, Ugarte, Zubeldia, Sangalli, Guevara, Zubimendi, Muguruza, Calvillo, Olaizola, Merquelanz, Jimenez, Jauregi.
3.Maila: Real Sociedad C – Santutxu (17:00)
3.Maila: Real Sociedad C – Santutxu (17:00)
Real Sociedad C-k Santutxu jasoko du Zubietan. Txuri urdinak garaipenaren bila joango dira maila mantentzea gertuago izateko. Iñigo Cortesen taldeak etxean utzi nahi ditu puntuak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin