17-18 DENBORALDIA

Sanse zuzentzen jarraituko du

Imanol Alguacilek gure filiala zuzentzen jarraituko du. Orioko entrenatzaileak Realarekin harremana beste bi urtez luzatu du eta, horrela, Sanse zuzenduko du 17-18 denboraldian, zortzigarrena izango dena jarrian gure gazteentzat Bigarren B Mailan. Honela, Imanol Alguacilek bere hirugarren kurtsoa hasiko du bigarren taldeko lehen entrenatzaile bezala, behin 2014ko azaroan taldearen kargua hartu zuenetik.

Imanol Alguacilekin batera bere staff tekniko osoak jarraituko du berarekin, Aitor Zulaika (bigarren entrenatzailea), Oier Agirrezabalaga (prestatzaile fisikoa) eta Raul Iglesias (atezainen prestatzailea).

Filial txuri-urdinak uztailaren 10ean ekingo du aurredenboraldia. 

Altak eta bajak Sansen

Realeko Kirol Zuzendaritzak Sanseko datorren denboraldirako bajak komunikatu ditu. Gorka Giralt eta Josu Ibarbia jokalariek behin betiko baja izango dira eta ez dira txuri urdin klubeko parte izango. Realak bi futbolariek erakutsitako esfortzu eta konpromezua eskertu nahi die, eta haien etorkizun pertsonal eta profesionalean onena opa die.

Dagoeneko konfirmatu diren altak, Juanjo Garrancho, Andoni Zubiaurre, Ander Saenz, Alex Ujia, Ander Guevara, Ahien Muñoz (Real C-n denboraldi honetan) eta Andoni Gorosabel (Real Unionen utzita denboraldi honetan). Ohorezko Jubenil Maileko Jeremy Blasco eta Martin Zubimendik hasiko dute aurredenboraldia Sanserekin, nahiz eta aukera egon Realeko estrukturako talderen batean. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!