KRONIKA

Sanseren esfortzuak sari handiagoa merezi du Albacete Balompieren aurka (2-2)

Vídeo
Sansek puntu bat lortu du bere estreinaldian Zubietako zaleen aurrean bina berdindu eta gero Albacete Balompieren aurka. Imanol Alguacilenek, markagailuari buelta eman diotenek, puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute 90. minutuan kanpokoek penaltiz berdinketa eskuratu eta gero. Albacetek, bere lineak ondo kokatuak, Sanseri erasora erraztasunarekin iristea ekidin dio. Etxekoen saiakerak gaztela-mantxarren paretarekin tupust egin dute behin eta berriz lehen berrogeita bost minutuetan. Eizmendiak aukera garbia izan du lehen lortzeko, baina zerura bidali du baloia. Ordu erdia pasa eta gero, Carnicerrek berdinketa hautsi du falta jaurtiketa zuzen batean. Sanse indartsu atera da bigarren zatian. Txuri-urdinek jabetza bereganatu dute eta markagailurari buelta ematen saiatu dira Bigarren Mailatik jaitsi berri den talde baten aurrean. Alguacilenak gora joan dira eta bost minututan lortu dute helburua Bautista eta Sangalliren golekin. Zubietakoek egindako esfortzuak ez du merezitako saria izan amaieran, epaileak penalti bat adierazi du eta Jose Franek ez du barkatu binakoa lortuaz. Txuri-urdinen denboraldi hasiera izeneko arerioen aurka izaten ari da. Hurrengo asteburuan, bere zaleen aurrean berriro ere, lehen garaipena bilatuko dute Real Unionen aurka jokatuko duten derbi gipuzkoarrean. Fitxa teknikoa:Sanse: Sisniega, Odriozola, Ugarte, Le Normand (Lapeña, min, 69), Kevin Rodrigues, Zubeldia, Sanz (Sangalli, min. 61), Muguruza (Olaizola, min. 81), Guridi, Merquelanz, Bautista. Albacete Balompie: Tomeu, Arroyo, Carlos, Gaffoor, Galas, Rafael, Dani, Josan (José Fran, min. 74), Carnicer (Rovirola, min. 53), Eizmendi (Gila, min. 46), Aridane, Golak: 0-1: Carnicer, min, 32; 1-1: Bautista, min. 83; 2-1: Sangalli, min. 87; 2-2: José Fran (p), min. 89. Epailea: Perez Muley. Txartel horia erakutsi die etxeko Bautista, Kevin Rodrigues, Ugarte, Merquelanz, Le Normand eta Muguruzari, eta kanpoko Carnicer, Rafael, Rovirola eta Gaffoori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!