LARUNBATEAN REALE ARENAN (19:00)

Sanseren lagunarterako formularioa aktibatuta

Jada, eskura duzu Sansek uztailaren 31ean Reale Arenan jokatuko duen lagunarterako sarrera eskatzeko formularioa. Aurkaria Burgos CF izango da eta 19:00etan jokatuko da. Gure bazkideak bakarrik joan ahal izango dira. Aurreko lagunarteko partidetan bezala, gehieneko edukiera agintariek indarrean duten araudiaren mende egongo da beti. Prozesua berdina izango da. Bazkide bakoitzak sarrera bat eskatu ahal izango du, eta formularioa hilaren 30ean itxiko da, 10:00etan.

Senide edo lagunekin batera apuntatu nahi baduzu, izena emateko lehen orduak saihestea gomendatzen dizugu, eta, ondoren, banakako gakdetegiak aldi berean edo elkarren segidan osatzea. Nolanahi ere, osasun-neurriak eta -gomendioak errespetatu beharko dira (txandakako eserlekuak, segurtasun-distantzia, maskara).

Sakatu hemen osasun neurriak irakurtzeko

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!