Real Oviedoren aurka (bihar, 18:15)

Sanseren partidarako informazioa

Sanse eta Real Oviedo taldeak bihar jokatuko dute Reale Arenan, 18:15etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 17:15tan irekiko dira. Gure bazkideei gomendatzen diegu behar besteko aurrerapenarekin joan daitezela, sarbidea arintzeko eta pilaketarik ez sortzeko.

Sarrera bazkide txartelarekin

Sarreran bazkide-txartela aurkeztu besterik ez duzu egin behar. Reale Arenara sartu ahal izateko ezinbestekoa izango da bazkideak 'Sanse Bonua' edukitzea. Tribuna bakoitzeko erdiko bi ateak irekiko dira.

Goiko eraztuneko bazkideentzako gomendioa

Jokalariek ikusleen babesa ahalik eta gertuen sentitzea nahi dugu. Horregatik, Sanseren partidak Reale Arenaren beheko eraztunean ikusteko eskaera egin diegu goiko eraztuneko bazkideei. Aldez aurretik eskertzen dugu zure aurretiko jarrera.

Tabernetako zerbitzua

17:15ean lau barra irekiko dira beheko eraztunean.

Reale Arenako denda

Estadioko denda 17:15etatik 18:15etara egongo da zabalik.

Bazkidearentzako arreta eta sarreren salmenta

Atano III.a pilotalekuaren parean dagoen Reale Arenako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak 17:15etatik aurrera egongo dira martxan, partida honekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.

Bazkide ez bazara eta Sanseko partidara joan nahi baduzu txarteldegian bertan erosi ahal izango duzu sarrera. Hemen duzu ere sarreren salmentaren esteka.

Bizikleten aparkalekua

Bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berria, IBK BIKE Realzale Programako marka laguntzaileak babestua, 17:15:etatik aurrera irekita egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!