KRONIKA

Sanseren puntu ona Amorebietan (0-0)

Sansek puntu on bat lortu du gaur goizean hutsean berdindu eta gero SD Amorebietaren aurka Urritxen. Zubietakoak nagusi izan dira partidaren zati handi batean bere erasoez atzean gordeta babestu den arerio baten aurrean. Talde txuri-urdinak agindua eraman du neurketaren hasieratik. Hegaletatik hainbatetan iritsi dira gazteak, baina azken pasean asmatzea falta izan zaie. Amorebietak berriz, kontraeraso azkarren bidez bilatu du min egitea. Etxekoen aukera garbienean, Seguinek baloia zutoinera bidali du. Bigarren zatian ez da aldaketa nabarmenik egon. Sansek kontrola izaten jarraitu du bere zelaian gordeta zegoen talde urdinaren aurrean. Partidaren azken minutuetan, Amorebietak talde gipuzkoarra estutu du baloi geldiko jokaldietan zelairen dimentsioei etekinak atera nahian, baina defentsa sendo egon da puntua eskuratzeko. Txuri-urdinek denboraldiko hirugarren puntua lortu dute, estatistika honek ez du erakusten zelaian egindako joko ona. Hurrengo asteburuan Gernika hartuko dute gipuzkoarrek Zubietan. Fitxa teknikoa:SD Amorebieta: Angoitia, Olaortua, Gonzalez, Mikel Mendez, Morgado (Goiria, min. 46), Baque, Moreno, Alec, Muniozguren (Obieta, min. 60), Seguin, Orbegozo (Dieng, min. 77). Sanse: Sisniega, Odriozola, Ugarte, Lapeña, Kevin Rodrigues, Sanz, Sangalli (Zubeldia, min. 64), Olaizola (Muguruza, min. 68), Guridi, Merquelanz, Bautista (Jauregi, min. 79). Epailea: Gonzalez Hernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Gonzalez eta Moreno eta kanpoko Olaizolari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!