SANSE-SD EIBAR (LARUNBATA, 16:00)

Sarrera eskatzeko epea luzatzen da

Vídeo

Sakatu hemen

Sanse eta SD Eibar taldeen arteko derbirako sarrera eskatzeko epea (larunbata, 16:00) ostiralera arte luzatuko da, 15:00etan. Beraz, hiru egun gehiago dituzu izena emateko eta partidara joateko. Gaur eguerdira arte 6.481 bazkidek eman dute izena. Izena eman duten bazkideek bere asistentzia ziurtatuta dute.

Sarrera bazkide-txartelarekin

Izena eman duten bazkideek zelaira sartzeko bazkide txartela aurkeztu beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Aldez aurretik izena eman ez duten bazkideei ez zaie sartzen utziko. Ostiralean bazkide bakoitzak izango dituen ateei buruzko informazioa emango da.

Larunbatean, Reale Arenako leihatilan

Izena ematerik izan ez baduzu, partida egunean sarrera eskatu ahal izango duzu, bazkideen arretarako bulegoaren ondoan dagoen gorabeheren leihatilan. Bazkide txartela baino ez duzu aurkeztu behar. Sarrerak eskuragarri egongo dira baimendutako gehienezko edukierara iritsi arte. 

Partidara joan nahi duten gainerako zaleek sarrera erosi ahal izango dute gorabeheren leihatilan bertan sarrerak eskuragarri dauden bitartean. Sarreren prezioa 20 eta 30 euro bitartekoa izango da. Gorabeheren leihatila 14etatik aurrera egongo da zabalik.

Izena eman ere SD Huescaren aurkako partidara

Bestalde, SD Huesca taldearen aurka jokatu dugun partidarako izen-emateak zabalik jarraitzen du. Eskatu zure sarrera "Izena eman" botoian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!