Artista berriak gehitzen jarraitzen dugu Reala Zuzenean Comedyren hirugarren edizioko kartelean. Hauek dira baieztatutako bi bakarrizketa berriak: JJ Vaquero & Álex Clavero (apirilak 11), eta bakarrizketen derbia Zuhaitz Gurrutxagarekin, Valeria Rosekin, Mikel Bermejorekin eta Julen Axperekin (maiatzak 2). Gainera, bakarrizketak Keler Espaziotik Reale Arenako Familien Harmailara (5. atea) igaroko dira. Leku paregabe bat, ederki pasatzeko adiskide, senide eta realzaleekin batera.
Bertaratuek esperientzia osoago bat izan dezaten, estadioko ateak eta tabernak ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko dira. Kelerrek, babesle nagusi gisa, eta L'Vecchiak, kolaboratzaile gisa, beren produktuak eskainiko dituzte gure ostalaritza-gunean ekitaldi osoan zehar.
Álex Clavero eta JJ Vaquero (apirilak 11)
Valladolideko komiko ospetsuek maiatzaren 11n eskainiko dute beren emanaldia, 20:00etan, Reale Arenako Familien Harmailan. Egin klik hemen eta lortu zure sarrera.
Bakarrizketen derbia (maiatzak 2)
Bestalde, Mikel Bermejo eta Zuhaitz Gurrutxaga realzaleek Reala ordezkatuko dute bakarrizketen derbian, Julen Axpe eta Valeria Ros athletizaleen aurrean. Egin klik hemen eta lortu zure sarrera.
Sergio Bezosen bakarrizketarako azken sarrerak (otsailak 14)
Sergio Bezosen bakarrizketarako azken sarrerak (otsailaren 14a, 20:00). 300 sarrera inguru saldu dira dagoeneko, eta sarrera gutxi batzuk baino ez dira geratzen salgai, edukiera osatu arte. Egin klik hemen eta lortu zure sarrera.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin