KRONIKA

Sendo etxean (1-0)

Vídeo

Sansek bolada onean jarraitzen du eta garaipen berri bat lortu du etxean Amorebieta mendean hartu eta gero Ander Gorostidiren golari esker hamabostgarren minutuan. Gipuzkoarrek ondo hasi dute neurketa eta goiz lortu dute abaintaila. Partida orekatua izan da eta bi taldeek izan dituzte aukerak, batez ere bigarren zatian. Kanpokoek berdinketa izan dute, baina txuri-urdinek garaipena berresteko aukerak izan dituzte baita ere. Hala ere, hiru puntuak etxean gelditu dira eta garaipenak Sansek daraman bolada ona baieztatzen du. 

Etxekoek gogoz hasi dute partida. Baloiaren menpe izan dira lehen minutuetan eta hasieratik bilatu dute arerioaren atea. Jon Bautistak lehen aukera izan du Jon Guridiren erdiraketa buruz errematatuz. Aldiz, burukada atezainak harrapatu du. Txuri-urdinek lehen gola ordu laurdenean lortu dute. Andoni Ugarteren pase luzeak Ander Gorostidik hartu du eta aukera ez du alferrik gadu abaintaila lortzeko markagailuan. Ondorengo minutuetan aurkaria Pablo Sisniegaren atera hurbildu da eta neurketaren nagusitasuna orekatu du. Orbegozok berdinketa izan du gertu. Aldiz, jaurtiketa kanpora joan da. Etxekoen erantzuna azkarra izan da. Jon Bautistaren burukada, Jon Guridiren erdiraketa berri bat errematatuz, gora joan da. 

Bigarren zatian neurketak oreka mantendu du. Amorebietak defentsa gipuzkoarra urduritu nahi izan du. Ordez, etxekoak ez dira atzean gelditu eta bigarren gola bilatu dute. Bi taldeek aukerak izan dituzte. Eneko Jauregik oso gertu izan du gola hogei minutu baino gutxiago gelditzen zirenean. Aldiz, lehenbizi atezainak urrundu du eta ondorengo errematea kanpora joan da. Jokaldi berdinean epaileak ez du adierazi Luca Sangalliri egin dioten penalti posible bat. Hurrengo minutuetan sufritzea tokatu zaio taldeari. Aurkariak, antzeko bi jokaldietan, neurketa berdintzeko aukera izan du, baina ez du asmatu. Azken minutuetan Eneko Jauregik aukera bikoitza izan du. Ordez, ez du zorterik izan ate aurrean. Hala ere, graipena etxean gelditu da. 

Txuri-urdinek azken hilabeteetako bolada onean jarraitzen dute eta 31 puntu dituzte sailkapenean. Hurrengo asteburuan Gernikaren aurka jokatuko dute. 

Fitxa teknikoa

Sanse: Sisniega, Ibarbia, Le Normand (Sangalli, min.61), Ugarte, Arrieta, Zubeldia, Gorostidi, Muguruza (Calvillo, min.89), Guridi, Merquelanz, Bautista (Jauregi, min.71). 

Amorebieta: Villanueva, Garmendia, Gonzalez, Olaortua, Morgado (Rodriguez, min.46), Moreno, Baque, Goñi (Ibrahima, min.64), Muniozguren, Seguin, Orbegozo (Hernandez, min.76). 

Gola: 1-0: Gorostidi, min.15. 

Epailea: Fuente Martin. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia eta Sangalliri eta kanpoko Moreno eta Rodriguezeri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!