BIGARREN HEZIKETA-ZIKLOKO TEKNIKARIAK

Sergio Franciscok Sanse zuzenduko du

Gaur goizean komunikabideekin izandako topaketan, Roberto Olabek aurreratu egin ditu bigarren heziketa-zikloko taldeak zuzenduko dituzten teknikariak.

Sergio Franciscok hartuko du Sanseren ardura 1. RFEF mailan. Entrenatzaile irundarra, azken bost denboraldietan Real C-ren buru izan dena, gure filialeko lehen entrenatzailea izango da.

Gure hirugarren taldeak, Real C-k, Mikel Llorente izango du hurrengo denboraldirako teknikari. Hondarribiko entrenatzaileak A Jubenila zuzendu du denboraldi honetan.


Azkenik, A Jubenila Lander Garciaren aginduetara egongo da, azken ikasturtean Euskal Kadetea zuzendu duen Errenteriako teknikaria.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!