OSTEGUN OSOAN

Txapeldunak, Gipuzkoan zehar

Gure emakumeen taldeak Klubaren historiako orririk politenetakoa idatzi zuten larunbatean. Granadan lorturiko Erreginaren Kopak pozez bete du familia txuri-urdina. Honek berotasun handiz egin zion harrera taldeari igandean, bai Donostian bai Anoetako Estadioan gizonen taldearen partidan atarian eta ondoren.

Baina tamaina honetako balentria batek, Realaren historian egin ohi den bezala, txapeldunak eta kopa Gipuzkoan zehar pasiatzea merezi du. Hori dela eta, ostegun honetan emakumeen taldea gure lurralde politaren zenbait herriko Udaletxetan izango da garaipen handi hau probintzia osoarekin ospatu eta Gipuzkoako zale guztiei eskerrak emateko taldeari eman dioten babesagatik.

Gipuzkoatik barrena ibiliko den espedizioaren ordutegi eta ibilbidea honakoa izango da:

11:00 – Aretxabaleta

11:45 – Arrasate

13:00 – Beasain

16:30 – Tolosa

17:30 – Urnieta

18:30 – Lasarte-Oria

19:30 – Hondarribia

20:30 – Irun

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!