Adriana Nanclares, Ana Tejada, Izarne Sarasola eta Mirari Uria

Txapeldunei omenaldia

20 urtez azpiko munduko txapelketa irabazi duten jokalariek zale txuri-urdinen omenaldia jasoko dute bihar. Adriana Nanclares, Ana Tejada, Izarne Sarasola eta Mirari Uria jokalariek, Costa Rican jokatutako txapelketako finalean Japon herrialdearen aurka irabazitako titulua aintzatesteko, Reale Arenako zelaira salto egingo dute harmailetan egongo diren zaleen txaloak jaso eta ohorezko sakea egiteko. Txapelketako laukoterekin batera, Elene Lete atezaina ere omenduko dute. Lesioa zela eta, selekzioaren kontzentraziotik alde egin behar izan baitzuen mundiala hasi baina egin batzuk lehenago.


Adriana, Ana eta Izarne jokalariak Zubietara joan dira gaur goizean, pozez beteta eta lepoan domina dutela. Mirari aldiz, bihar egongo da bere kideekin batera Reale Arenako omenaldian, munduko txapelketa baino lehen, 19 urtez azpiko europar txapelketan ere parte hartu baitzuen eta merezitako atseden egunetan dago.


Zorionak, txapeldunak!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!