Euskal ligako Kadeteak asteburuan jokatuko du Piru Gainza txapelketaren XX. Edizioa. Larunbat eta igandean izango da Basauriko Soloarte zelaian. Realaz gain, Athletic Club, Real Madrid, Celta de Vigo, Moskuko Dinamo eta Basauriko Selekzioak jokatuko dute.
Bestalde, gure Infantil taldeak Zaragozan jokatuko du Francisco de Goya Txapelketaren edizio berri bat. Real Madrid, Real Zaragoza, Valencia CF, Celta de Vigo eta Santo Domingo Juventud taldeek hartuko dute parte.
Kadete Txikiak, aldiz, Irunen jokatuko du Lander Amaral Memorialaren lehen edizioa, CD Behobiako jokalaria zenaren omenezko lehiaketa. Larunbatean jokatuko da Irungo Artia zelaian eta Realaz gain CD Behobia, Hondarribia eta Genetes Angletek jokatuko dute.
Azkenik, Infantil Txikiak Santanderren hartuko du parte Club Bansanderrek antolaturiko txapelketan Athletic Club, SD Eibar Santandergo Racing, Club BBansander eta CD Marina Sport taldeekin batera.