REALZALE APPa

Txartel digitala zure App-an

Vídeo

Realaren digitalizazio prozesua aurrera doa. Anoetako Estadioa “Smart Stadium” kontzepturantz doa aldatzen, gure bazkideen esperientzia gero eta gehiago hobetzeko asmoz, zerbitzu teknologikoak jarrita. Azken xedea izango litzateke komunitate txuri-urdinari erraztasunak ematea, teknologiari esker bere klubetik hurbilago egon dadin.

Realzale Appa (15.000 deskarga baino gehiago) izango da tresna garrantzitsuenetakoa aldaketa horiek antzemateko, bereziki partida egunetan. Aplikazio ofizial hori orain urtebete sortu zen eta ordutik etengabe hazten eta hobetzen doa. Orain bi funtzionalitate berriak estreinatuko ditu pertsona bakoitzaren sarbidea erosoagoa izan dadin: sarbidea txartel digitalarekin eta txartel digitalaren lagapena Realzale Apparen bidez.

Sarbidea txartel digitalarekin

Funtzio hori jada aktibatuta dago Realzale Appean, bazkide bakoitzaren profilean. Anoetan igandean jokatuko den partidatik aurrera, edozein bazkide sartu ahal izango da mugikorraren bidez Estadioko tornuetatik.  Ez du behar bazkide txartela eskura izatea. Nahikoa izango da Realzale Appa deskargatzea, erregistratzea eta bazkide gisa estekatzea, sistemak ezagutu dezan. Appa deskargatuta baduzu, eguneratu ezazu (Apple Store edo Google Play-en dendetan.) 

Tornua igarotzeko operatiba berdina izango da. Sartu aurretik, bazkideak zabalik izan behar du Realzale Appa (Txartel Digitala atala) eta bere ateko tornuan QR kodea eskaneatu (bere bazkide txartelaren barra kodearen baliokidea). QR kodea bere app profilean agertuko da. QR kodea zabaltzen duen kandadu ikonoa sakatuta mantendu tornuak ezagutzen zaituen arte eta, orduan, sartzeko moduan izango zara.

NOLA SARTZEN NAIZ ANOETAN? (deskargatu hemen)

Zure bazkide txartela utz ezazu

Bestalde, Realzale App-ean martxan jarri den bigarren funtzioa ere zure bazkide txartelarekin erlazionatuta dago. Anoetako asistentzia sendotzeko, hemendik aurrera edozein bazkidek  bere karneta utzi ahal izango du partidara joan ezin duenean. Bazkide txartelaren lagapena Realzale App-aren bidez egingo da, hau da, bai bazkideak bai lagapenaren hartzaileak deskargatuta izan beharko dute.

Modu honetan Anoetara joateko zailtasunak dituen bazkideak, senide bat, lagun bat… gonbidatu ahal izango du eta horrela ez du galduko asistentzia portzentajerik. Hori oso garrantzitsua da, adibidez, Realzale Programan zure %100aren puntuak zenbatzeko kuota merkeagoa irten ahal izateko. Anoeta inoiz falta ez den bazkide bezala, “12 zenbaki jokalaria” bereizgarria mantentzeko ere balio du.

TXARTEL DIGITALAREN LAGAPENA (bazkideak)

TXARTEL DIGITALAREN LAGAPENA (bazkideak izan ezik)

Txartel bakarra baliagarri

Kontuan hartu behar da behin zelaira zure mugikorrarekin sartu ondoren sarbidea baliogabetuta geldituko dela zure txartel fisikoarekin. Alderantziz ere gauza berbera gertatuko da. Behin zure txartel fisikoarekin sartu ondoren, ezingo duzu sartu zure mugikorrarekin.

Eman beharreko urratsak

1. Realzale Appa zure mugikorrean deskargatu, erregistratu eta bazkide gisa estekatu.

2. Sartu “Bazkidearen profila” atalean, "Txartel Digitala” erlaitzean, eta hor aurkituko duzu zure QR Kodea desaktibatuta.

3. Mugikorra tornura hurbiltzen duzunean, kandadua sakatu QR Kodea aktibatzeko.

4. Tornuak seinale berdea erakusten dizunean, sartu barrura.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!