LEHIAKETA CARNICAS IRUKI-REKIN: #TXULETENTXAPELDUNA

Txuletoi on bat lehen golerako

Aspaldi ez dela, gure gastronomia zoragarriko produktuak partida batean nabarmentzen ziren Realeko jokalariei oparitzeko ohitura zegoen. John Aldridge bezalako batzuek, adibidez, txuletoi on bat dastatzen zuten gol bat sartzen zuten bakoitzean. Izan ere, txuri urdin garaian 'Txuletoiaren Erregea' izendatu zuten britainiarra.

Haragi-tradizio handiko Dastatzen Group-eko Carnicas Iruki enpresa gipuzkoarraren laguntzari esker, #TxuletenTxapelduna ekintza aktibatu dugu liturgia polit horren espiritua gogora ekarri nahi duen lehiaketa. Eta orain ez du futbolariak bakarrik gozatuko. Zuk ere txuletoi on bati hortza zulatu ahal izango diozu!

Asmatu lehen goleatzailea

Zertan datza? Reale Arenan jokatuko diren partida bakoitzaren baino egun batzuk lehenago, #TxuletenTxapelduna porra argitaratuko dugu gure sare sozialetan (twitter, Facebook eta instagram). Porra horretan Realeko zein jokalarik sartuko duen gure lehen gola partida horretan galdetuko dizugu.

Partida bakoitzaren hurrengo egunean Irukiren sari bat zozketatuko da asmatzen dutenen artean (txuleta bt eta txapela bat). Zozketan parte hartu ahal izateko, bi baldintza eskatuko dizkizugu gure postari erantzuteko:

TWITTER
• Lehen goleatzailearen izena idatzi.
• Erantzunean #TxuletenTxapelduna gehitu

INSTAGRAM
• Lehen goleatzailearen izena idatzi, erantzunean #TxuletenTxapelduna gehituz.
• Irukiren kontu ofiziala jarraitu eta aipatu: @irukitxuleta

FACEBOOK
• Lehen goleatzailearen izena idatzi, erantzunean #TxuletenTxapelduna gehituz.
• Irukiren kontu ofiziala jarraitu eta aipatu: @Irukitxuleta

Kontsulta ezazu hemen oinarri arautzaileak

Carnicas Iruki, erreferentziazko marka

Ekimen zaporetsu hau behi-aziendaren erreferentziazko marketako baten laguntzarekin egiten da. Iruki, gure lurraldean oso errotuta dagoen Gipuzkoako enpresa bat da, Astigarragan egoitza duena. Grupo Dastatzen Group-eko kidea da eta kalitatezko haragiaren hornitzaile integrala da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!