#RSFanExperience

Txuri-Urdina rock erritmoan

Vídeo

Musikak, Realak bezala, emozioak sortzen ditu barra-barra. Zenbat aldiz aukeratu dugu abesti bat gure animoaren egoeraren arabera? Eta Anoetarantz abiatzen garenean, bertan gure sentimenduak azaleratuko direla jakitun, martxarako gogoz abiatzen gara. Horregatik, denboraldiaren hasieratik, rock&rollak are gehiago biziagotzen du partidaren aurrekoa.

RSFanExperience egitasmoari esker, gure zaleek erritmo handiagoa sartu dezakete gorputzean harmailara igo aurretik Anoetako partida bakoitza hasi baino ordubete bat lehenago, ehunka jarraitzaile inguratzen dira iparraldeko gunean dagoen eszenatokira, zuzenean musikaz disfrutatzeko. ‘Reala & Rock’ taldeak harrera bikaina izan du bere lehen kontzertuetan.

Beni (ahotsak), Pablo eta Iñaki (gitarra eta koruak), Sergio (baxua) eta Jon (bateria) dira taldekideak. Gipuzkoarrak dira, Realaren zale porrokatuak. “Txoratzen gaude, ikaragarrizko ilusioa egiten digu”, aitortzen du abeslariak. Lehen egunetik sentitu dute gure jendearen feedback ona: “Nabaritzen da hemen Rock&Rolla gustatzen zaiela, partidatik partidara gero eta ikusle gehiago etortzen dira kontzertura”.

Bestela ezin izan eta, aurkezpen txartelak ezin rockeroagoa izan… eta Txuri-Urdina. Argitalpen honen buruan dagoen bideoan egiaztatu dezakezu. Erritmoa ez dadila gelditu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!