LIGA ETA KOPAKO IZOTZ HOCKEYKO TXAPELDUNAK

Txuri Urdinari omenaldia

Izotz-hockeyko Txuri Urdineko emakumezkoen taldeak merezitako omenaldia jaso du Reale Arenan gaur arratsaldean Cadiz CF taldearen aurka Realak jokatu duen partidaren atarian. Donostiako taldea denboraldi honetan izendatu da, eta lehen aldiz, ligako eta kopako txapeldun, denboraldi bikaina burutuz.


Taldeko kide guztiek txalo zaparrada beroa jaso dute euren balentria bikaina eskertzeko eta ohorezko sake oso berezia egin dute. Zorionak!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!