Realak talde berri bat izango du emakumezkoen sailean hurrengo denboralditik aurrera. Urrats berri honekin, talde donostiarrak, berdintasunarekiko eeta emakumezkoen sailaren hazkundearekiko duen konpromisoa erakusten jarraitzen du.
2018an emakumezkoen harrobiko lehen taldea sortu zenetik, Realak hainbat baliabide jarri ditu futbolaren etorkizuneko protagonistak gaztetatik prestatzeko. Pixkanaka azken urteotako lanaren emaitzak biltzen hasi dira. Horren erakusgarri dira talde txuri-urdinaren maila gorenera iritsi diren jokalariak: Cecilia Marcos, Elene Lete, Adriana Nanclares, Mirari Uria, Olatz Santana eta Izarne Sarasola.
B taldeak Bigarren RFEFera eta C taldeak Euskal Ligara egindako igoerekin, Realak, hazten jarraitzeko une egokia dela erabaki du. Aurten teknifikazio prozesuan egon diren jokalariek osatuko dute proiektu berria. Laugarren taldeak kadete mailan jokatuko du.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin