16:00

Zamudiorako deialdia

Vídeo

Sansek Zamudirio egingo dio bisita arratsaldean (16:00) bigarren garaipena jarraian lortzeko helbuarekin sailkapenean gorantz jarraitzeko eta jaitsiera postuekin duen koltxoia handitzeko. Azken sailkatuaren etxean bisitatu arren, txuri-urdinak intentsitate handiarekin jokatu behar izango dute Gazituagan gehitzeko.

Zamudio denboraldi zaila bizitzen ari da. Aurreko urtean 2.B-ra igo ondoren, bizkaitarrak ez dira maila moldatu eta jaitsiera postuetan egon dira hasieratik. Lortu dituzten bost garaipenak etxean izan dira, non etekin handia ateratzen dien baloi geldiko jokaldiei. Erne egon behar izango dute gipuzkoarrak 90 minutuetan. Partida zuzenean eskainiko du ETB 1-ek. 

Deialdia ondorengoa da: Giralt, Zubiaurre, Ibarbia, Ugarte, Lapeña, Le Normand, Rodrigues, Arrieta, Zubeldia, Sangalli, Gorostidi, Guevara, Muguruza, Calvillo, Merquelanz, Olaizola, Jauregi. Baja medikoak dira Pablo Sisniega eta Alejandro Sanz.

3. Maila: Real Sociedad C - Bermeo (16:00)


Realeko hirugarren taldeak Bermeo hartuko du z7an 16:00etatik aurrera. Sailkapeneko seigarren sailkatuak playoffetara gerturatu nahi izango du 2017 bikaina osatzen ari den talde txuri-urdinaren aurka. 10 partida jarraian porrota ezagutu gabe daramate Iñigo Cortesen mutilek. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!