Realak eta Maitane Lopezek akordioa lortu dute jokalaria talde txuri-urdinean joka dezan 2021eko ekainaren 30era arte.
Maitane Lopez libre iritsi da azken bost denboraldietan Levante UD taldean aritu ostean. Espainiako selekzioko behe mailetan jokatutakoa (17 urtez azpiko Europako txapelduna eta 19 urtez azpiko Europako txapeldunordea), Realeko jokalari berria ibilbide luzeko erdilaria da, eta bere futbol bizitzan aurrera pausoak emateko irrikaz iritsi da Realera. Maitanek odol txuri-urdina du zainetan, Luis Mari eta Aitor Lopez Rekarteren iloba baita.
Joseba Ibarburu presidenteordeak eta bere senitartekoek lagunduta, Maitanek Reale Arena ezagutu du gaur arratsaldean, eta Realak fitxatzea "betetako ametsa" dela onartu du. Natalia Arroyoren aginduetara jartzeko gogoz, fitxaketa txuri urdin berriak "taldeari ekarpen handia egiteko gogo handiarekin" iritsi dela aitortu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin