Atletismoa

Zilarrezko bi domina

Realeko atletek bi zilarrezko domina lortu dituzte Salamancan jokatutako Espainiako pista estaliko 23 urtez azpiko txapelketan. Jorge Torrek 1.500 metroko final taktikoan bigarren lekua lortu zuen, eta Eneko Carrascal arrasatearrak postu bera lortu zuen jauzi hirukoitzean, (15,71 metro).

Asteburu honetan, pista estaliko Euskadiko Txapelketa izango da Anoetako belodromoan. Eta Sevillan, Iraitz Arrospidek Espainiako maratoiko txapelketan parte hartuko du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!