Zubietako leku sakratuenetariko bati aurpegia garbitzen ari zaio. Lehen taldeko aldagelak aldaketa batzuk sufritzen ari dira egun hauetan jokalariak oporretan daudela aprobetxatuz.
Aldagelak urte batzuk zeraman hobekuntzarik gabe. Duela bi aste hasi ziren lanak eta uztailaren 6erako prest egongo dira. Egun horretan talde txuri urdinak entrenamenduak hasiko ditu.
Oporrak bukatu ondoren, jokalariak aldagelara bueltatuko dira eta une horretan aldaketa batzuk ikusiko dituzte: Sabai jeitsi da, armairuak lekuz aldatu dira eta lurra aldatu da. Dena jokalariak erosoago egoteko asmoarekin.