Igandean Zubietan ekitaldi dezente izango dira. Nesken partida (12:00, z7), Sanseren partida (17:00, Jose Luis Orbegozo), alebinen jardunaldia (09:0etatik 21:00etara, z4 eta z5), eta lehen taldearen entrenamendua (11:00, z2) direla eta, instalazioetarako sarbidea mugatu egingo da. Honela:
Baimendutako autobús eta kotxeak kenduta, ibilgailurik ezingo da sartu Zubietako instalakuntzetara egun osoan zehar. Aparkatzeko leku bakarra hipodromoko aparkalekua izango da. Merkabugatiko zonatik norabide bakar batean gidatu ahal izango da, hipodromorako zentzuan alegia.
Zubietara inguratzeko asmoa duten zale orori denbora nahikoarekin iristea eskatzen diogu.
* Egoera honen berezitasunagatik kasu honetan Sanse – UD Logroñes partidarako sarrera doan izango da.