Laster amaituko da marrazki lehiaketaren hirugarren edizioa, IBK Bike babeslearekin elkarlanean antolatu dena. Txikienek modu zoragarrian parte hartu dute, eta horren erakusgarri da jaso ditugun sorkuntza-piezen kantitate eta kalitate handia. Parte hartzeko epea urtarrilaren 2an amaituko da.
Oraindik ez baduzu marrazkia bidali, oraindik
garaiz zaude! Gogoratu gaiak hiru elementu hauekin lotuta egon behar duela: "Zure
familia, Reala eta Txurdin".
Eta zergatik gai hau duen marrazki bat? Izan ere, bi irabazleek (bi kategoria egongo dira) IBK BIKEren bi bizikleta eskuratuko dituzte saritzat. IBK BIKE, ekintzaren babeslea eta Realzale Programako kolaboratzailea da. Urtarrilaren 11ean Villarreal CF-ren aurka jokatuko den partidarako Tunnel esperientzia (sarrera bikoitza) ere irabaziko dute.
Nork har dezake parte?
Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da: lehiaketa bat 2017tik aurrera jaiotako haurrentzat eta beste bat 2012 eta 2016 artean jaiotakoentzat. Kontsultatu oinarri arautzaileak informazio gehiagorako eta bi lehiaketetan zein bizikleta oparituko den jakiteko.
Kontsultatu HEMEN oinarri arautzaileak
Nola har daiteke parte?
Oso erraza da. Heldu baten laguntzarekin marrazkia bidaltzeko bi modu dituzu: beheko lerroetan datorren formularioa bete edo marrazkia honako helbide elektroniko honetara bidali: [email protected]. Bi kasuetan, adingabearen datu hauek (izena, abizena, jaioteguna eta jaioterria) eta tutorearen datu hauek (tutorearen izena eta abizena, posta elektronikoa eta harremanetarako telefonoa) adierazi beharko dituzu.
Klikatu HEMEN marrazkia bidaltzeko
Parte hartzeko epea urtarrilaren 2an bukatuko da, 23:59an. Ondoren, Marrazketabar gure marrazkilariak, barneko epaimahai batekin batera, gehien gustatu zaizkien bi marrazkiak aukeratuko ditu (marrazki bana kategoria bakoitzeko).
Originaltasuna eta ahalegina baloratuko dira, betiere haurrak duen adina kontuan hartuta. Azken finean, aprobetxatu egun hauek, askatu sormena eta marraztu nahi duzuna.