Guztira, 1.112 bazkidek eman dute izena Sanse eta Burgos CF-ren arteko lagunartekorako (larunbata, 19:00etan). Izena eman duten bazkideek mezu elektroniko bat jasoko dute arratsaldean zehar, sarrera lortzeko informazioarekin. Beheko textuan izena eman duten bazkideei eserlekua lortzeko jarraibideak aurreratzen dizkiegu:
1- Sartu hemen sarreren plataforman sartzeko: https://ticketing.realsociedad.eus/open#/eventshome
2- Behin plataforman zaudela, bete eskatutako datuak (ID bazkidea eta lehen abizena maiuskulaz).
3- Aukeratu zure tokia eskuragarri dauden eserlekuen artean.
4- Eserleku horretara joango den pertsonaren datuak bete (ez du zertan bazkidea izan behar). Sarrera hori izenduna eta besterenezina izango da.
5- Prozesua osatu eta mezu elektroniko bat jasoko duzu sarrerarekin (begiratu zure Spam ontzia, aurkitzen ez baduzu)
6- Ez ahaztu sarrera hau zelaian bertan aurkeztea (inprimatuta edo mugikorrean).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin